CD Hernaniko bolariek txapela janzteko aukera, Mutiloan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 01:00

Bi tiralditara jokatzen da Gipuzkoako bola txapelketa, eta aurrenekoa pasa den igandean jokatu zen Ereñotzuko bolatokian. Hamalau taldek hartu zuten parte, eta tartean izan ziren Hernaniko hiru: CD Hernani, Elur Txori eta Ur Mia. Talde bakoitza sei bolarik osa­tzen dute, eta igandekoan, Zerain taldeko bolariak izan ziren finenak, 277 brila botata. Urnietako Sta Kruz taldekoek 276 bota zituzten; Atego­rrie­takoek 274; eta CD Her­na­nikoek 272. Beraz, alde horrekin ez dago ezer erabakita. CD Hernaniko bolariek asteburuan Mutiloan tiraldi ona egiten badute, izango dute taldekako txapela janzteko aukera. Bestalde, Elur Txorik 9ga­rren egin zuen 251 brila botata; eta Ur Miak 10garren 248 botata.

Sailkapena, banaka
Ereñotzukoa izan zen denboraldiko aurreneko tiraldia, eta beraz, bertan lortutako datuak sailkapen orokorrera pasa ziren. Gizonezkoetan, Iosu Lasa dijoa aurreneko postuan, 50 brilarekin. Aurreneko hernaniarra Ibon Miner da, 48 brilarekin; puntu berdinak dituzte Migel Burugainek eta Antonio Minerrek.
Emakumezkoen tiraldia ere izan zen igandean eta Aitziber Makazaga izan zen onena, 48 brila botata; atzetik da 42 brilarekin Naiara Peñagarikano; eta hirugarren postuan dijoa Rosa Mari Santos, 40 brila botata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!