Juan Jose Ibarretxe Orona Fundazioan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 12a, 01:00

Juan Jose Ibarretxek hasiera emango dio gaur Orona Ideo Fundazioan, Jakintsuen txokoa ekimenaren aurreneko edizioari. Ekimen honen helburua da, euskal gizartean erreferente izan daitezkeen pertsonak gertura­tzea gazteei, «giza-gai ezberdinei buruzko ikuspuntua azaltzea eta elkarbizitzarako baloreak ematea». 170 gazte izango dira bertan, eta bukaeran galderak egiteko aukera izango dute. 10:00etan izango da, Axular Lizeoak antolatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!