Hernaniko hamalau pintxoen artean egongo ote da goxoena?

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 01:00

Txotx irekiera girotzen joa­teko ekimen berria antolatu dute aurten: Pintxotx lehia­keta. Her­naniko eta As­tig­a­rragako tabernek hartuko dute parte, eta gaurtik la­run­batera izan­go da pintxoak pro­batu eta boz­katzeko aukera. Lehiaketan par­t­e har­tzen du­ten tabernek sagar­dotegiko me­nua gaiari lotutako pintxo berezi bat egin beharko dute, eta bezeroek euro batean izango dute eskuragarri. He­rri­tarrek boz­katuko dute pin­txorik onena, tabernetan dau­den txarte­letan 1etik 5e­rako pun­­tu­­azioa eman­da. Larun­ba­teko txotx irekie­ran jakingo da irabazlearen izena. Bestalde, bozketan parte hartu duten herritarren ar­tean bi otordu zozketatuko dira, sarga­dotegian.
Hernanin parte hartuko duten hamalau tabernak dira: Atxur, Aralar, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Irrintzi, Joxe Mari, Kixkal, Oindi, Rufino, Tri­pontzi, Txilibita, Txoko eta Zumitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!