Aurten ere saski ederra zozketatu du Hernaniko eskubaloi klubak, Gabonen bueltan. 2.654 zenbakia izan da saritua eta irabazlea, Paula Odriozola Aristregi. Eskubaloi klubak eskerrak eman nahi dizkie errifak erosi dituzten herritarrei, emandako laguntzagatik.