«Elkartasun eta konpromiso itxialdia egingo dugu preso eta iheslarien etxeratzearen alde»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 01:00

«Haiek gabe ez goaz» lema oinarri hartu, eta itxialdia antolatu dute ostiral eta la­run­batean Hernanin. Her­naniko Ernaik honen inguruko xehetasunak eman ditu, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Bertan diote, «euskal preso eta iheslaririk gabe, ez goazela inora»: «bagoazela esan dugu behin eta berriz. Bagoaz Euskal Herri askea eraikitzera. Baina argi dugu haiek gabe ez goazela inora. Euskal preso eta iheslari politikoak gurean izan arte ezingo dugu aske izan. Ga­taz­ka politikoaren konponbidearen al­de, amnistia bidean, preso eta iheslariak etxeratzera goaz».
Oharrean diote, gazte eta herritar orori dagokiola bo­rrokara lotzea: «denon artean ekarriko ditugu presoak eta iheslariak etxera».

«24 orduko elkartasun eta konpromiso itxialdia»
Ostiral eta larunbateko itxialdia asmo horrekin antolatu dutela azaldu dute: «24 orduko itxialdia izango da, elkartasun eta konpromiso itxialdia, preso eta iheslarien etxe­ratzearen alde. Mila­gro­san izango da, eta elkartasu­na eta konpromisoa lotzea du­gu helburu. Elkartasuna kartzelan zein erbestean daudenei; eta baita zigor bidegabeak pairatu be­har dituzten senideei ere. Eta gazteon konpromisoa preso eta iheslariak etxeratzearen alde. Preso ohiekin egongo gara, baita senideekin ere. Eta denon artean, hitz egingo dugu egin behar dugunaz, hausnartu egingo dugu eta eztabaidarako tartea ere izango dugu.  Denon artean lo­r-tuko dugu».
Azaldu dutenez, lan zaila da mugi ezinak diruditen ha­rriak mugiaraztea: «baina he­rriaren indarrak ez du mugarik. Beharrezkoa da gazte oro borrokara lotzea. Denon lana da. Beraz, dei egiten diegu Hernaniko gazteriari, preso eta iheslarien alde, elkartasunera eta konpromisora lotzera. Ez dugu izaterik aske, haiek gabe!».

Ostirala
17:00 Hasiera
18:00 Preso ohiekin mahai ingurua
20:00 Gazte blokea kontzentrara!
20:45 Afaria eta senideen bizipenak
Ondoren ‘Peputz’ekin gaubela
Larunbata
09:00 Gosaria
10:00 Herriko gazteok preso eta iheslariak etxeratzeko zer?
14:00 Bazkaria
18:00 Manifestaziora

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!