Larunbatean bilduko da Astigarragako Udaleko plenoa, goizeko 09:30etan udaletxeko areto nagusian. Sei puntu eztabaidatuko dituzte bertan, eta besteak beste, izendatuko dituzte uholdeen aurkako eta ibaiaren aldeko batzordeko kideak. EH Bilduren eskaera bat eta mozio bat ere landuko dituzte.