Urteko batzarra eta bazkaria, hilaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 01:00

Urtarrilaren 20an egingo du urteko batzarra, Galtzaur jubilatuen elkarteak, eta baz­kide guztiei luzatu die deia, bertaratzeko. Udale­txe­ko ple­no aretoan izango da, goizeko 11:30etan, eta bost puntu ezta­baidatuko dituzte: aurre­ko ak­ta­ren onarpena, 2015eko ekin­tzen memoria, baz­kide alda­ketak, dirula­gun­tza eta gas­tu­ak, eta erregu eta galderak.

Bazkaria, Oianume jatetxean
Batzarra bukatuta, Oianume jatetxera joango dira, eguer­diko 13:30etan, elkartearen bazkaria egitera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!