Inauteriei begira, bi makillaje saioa eskainiko ditu Mariana Benitez makillatzaile profesionalak, Zilegi Eskolen barruan. AEKren lokal berrian izango dira: gaur goizeko 09:30etatik 11:30etara, eta bihar arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Izenematea beharrezkoa da, 3 euroan: zilegieskola@aek.org edo 607 610 687.
Ogi ekologikoa egiten ikasteko, beste bi saio
Hilabete honetan bertan, beste bi eskola ere izango dira, ogi ekologikoa egiten ikasteko: 26an 09:30etan eta 28an 19:00etan.
Zipotza elkartean izango dira biak, eta aurrez eman behar da izena, email eta telefono berdinetan.