Nahi baino gehiago sufrituta lortu zuen garaipena Mundarrok, urteko aurreneko partiduan. 3-2 irabazi zioten moreek Martuteneri, eta seigarren postuan bukatu dute aurreneko itzulia, 22 punturekin.
Hasieratik izan zen nagusi Mundarro, eta bigarren minutuan egin zuen gola Beñatek. Baina nagusitasun hori ez zuten markagailura eraman, eta 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarrena hasi eta berehala, bere atean egin zuen Martutenek 2-0ekoa. Baina moreek partidua kontrolpean zutenean, berdindu egin zuten kanpokoek, 10 minututan bi gol eginda. Partidua amaitzear zela lortu zuen garaipenaren gola buruz, korner batean, Gartzi kapitainak.