Martxoaren 6an izango da Donostiako Lilatoia, eta aurten ere, deialdia egin dute Astigarragako emakumeak taldean joateko. Dagoeneko 20ko taldea osatu dute, eta taldean joan nahi duten guztiak animatu dituzte apuntatzera. Aste honetan zehar eman beharko dute izena, 10 euroan, kiroldegira joanda edo emaila idatzita: kiroldegia@astigarraga.eus.
Bestalde, entrenamenduak ere egingo dituzte elkarrekin: astelehenetan elkartuko dira kiroldegian, 19:00etan.