Gaur jarri du zita Astigarragako Txirrindulari Taldeak, 2016 urteko denboraldia martxan jartzeko. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo dira kiroldegian, lizentzia federatibo berriak tramitatzeko, eta ekipazio berria aurkezteko.
Azaltzeko deia luzatu die taldeak, lizentzia egin nahi duten guztiei, eta baita denboraldi berrirako ekipazioa ezagutu nahi dutenei ere.
Bi lizentzia mota, aukeran
Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoan, bi lizentzia mota daude aukeran: autonomikoa eta nazionala. Aurrenekoarekin, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako martxa zikloturistetan eta mendi bizikleta ibilaldietan parte hartu daiteke; nazionalarekin, berriz, Estatuko eta atzerriko edozein probatan aritzeko aukera dago.
Talde baten bitartez eginez gero, merkeagoa da lizentzia egitea: lizentzia autonomikoaren kostua 115 eurokoa da, eta lizentzia nazionalarena 120 eurokoa.