Artikutzaraino iritsi zen, Arantzako sutea

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 2a, 01:00

Igeldoko behatokiak jakinarazi duenez historiako abendurik lehor eta beroena izan da pasa berri dena. Lehorte horrek eragina izan du esparru askotan, eta baita ere, azken aldian Euskal Herrian izan diren suteetan. Eguberri bezperan, hilaren 24an, sutea piztu zen Arantzan. Ustez kontrolpean zegoen arren, igandetik astelehenerako goizaldean, sutea zabaldu egin zen Men­de­bal­deruntz, Artikutzaruntz. 

Goizuetako suhiltzailea, boluntario
60 su­hiltzaile lanean aritu ziren as­telehenean, Artikutza parean, sua itzaltzen. Lanean aritu ziren suhiltzaileak Al­tsasu, Auritz-Burguete, Nabas­koze eta Oronotzekoak ziren; eta Bera, Goizueta eta Lesakako suhil­tzaileak aritu ziren boluntario lanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!