Mahai ingurua antolatu dute bihar, larriki gaixo dauden presoen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 12a, 01:00

etxerateK, Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen elkarteak, mahai ingurua antolatu du bihar Hernanin. Larriki gaixo dauden presoen inguruan ariko dira, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Mahai ingurura gaian espezialistak diren lau partaide gonbidatu dituzte: Mirta Fabre, psikoanalista eta Argentinako ‘A Casa-Etxera’ elkartasun elkarteko kidea; Susana Etchegoyen, medikua eta Argentinako ‘A Casa-Etxera’ elkartasun elkarteko kidea; Jabi Hernando medikua eta Fernando Arburua, Jaiki Hadiko kidea.

Mahai inguruan izango dira larriki gaixo dauden preso ohiak, eta egun preso daudenen senideak.

Bestalde, mahai inguruan izango dira baita ere, larriki gaixo dauden preso ohiak edo hauen senideak. Zehazki, zazpi izango dira biharkoan: Arantxa Otaegi, Aitzol Gogorza presoaren ama; Angelita Bur­goa, Ibon Iparragirre pre­soaren ama; Mila Iradi, Ibon Fernandez Iradi presoaren ama; Kontxi Gonzalez, Txus Martin presoaren emaztea; Gotzon Iparragirre, Ibon Ipa­rragirre presoaren anaia; Inma Berriozabal gaixo da­go­en preso ohia; eta Iñaki Erro, gaixo dagoen preso ohia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!