Eszenatoki berrian, Amazonasen hasi zuen atzo El conquistador del fin del mundo realitiak, 12garren edizioa. 30 lagunek hartu dute parte aurten, eta tartean da, Iñaki Lekuona ‘Leku’ hernaniarra.
Jaguarren taldean, Leku
Ohi bezala, hiru taldetan banatu dituzte partehartzaileak, eta Leku Jaguarren taldean ariko da, talde gorrian. Gainerako taldeekin alderatuta, berezia da Lekurena, antolatzaileek dioten moduan, realitietan ibilitako kideek osatzen baitute. Gainera, Pirañak eta Anankondak taldeak 10na lagunek osatzen dituzte, eta kapitainaren babesa eta laguntza ere badute; Patxi Salinas futbolari ohia eta Peio Ruiz Cabestani txirrindulari profesional ohia. Lekuren taldea ordea, zortzi lagunek osatzen dute, bi gutxiagok; eta realitietan ‘adituak’ izanik, ez dute kapitainik izango.
Amazonasen gogortasuna
Peru, Brasil eta Kolonbia artean dagoen Amazonasen jokatuko da edizio berria. Eszenatoki berria izango da aurtengoa, aurrekoak baino gogorragoa. Ohiko janari faltari eta lo egin ezinari, moskitoak, beroa, hezetasuna eta beste hainbat faktore gehitu beharko zaizkio. Leku lehiatzeko gogoz joan da; ekarriko ote du ikurriña Hernanira? Ohianak aukeratu dezala onena!