Herri giro aparta aurtengo San Joanetan, astegun buruzuriz

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 29a, 02:00

Atzo ere Gudarien plaza bete betean zela jaitsi zuten bandera Betikoak koadrilako kideek.

BANDERA JAITSIERAKO ARGAZKIAK

Astelehenetik ostiralera, aste­gun buruzurian pasa dira San Joanak, eta 2025 arte ez da berriz horrelakorik izango. Gauean jende gutxiago ibili dela diote herritarrek orokorrean, baina egunez dezente, eta herri giro paregabea izan dela San Joan buruzuri hauetan. Atzo ere Gudarien plaza leporaino bete zen, eta Betikoak koadrilako kideek ez zuten hutsik egin aurten egin zaien omenaldiko bigarren zitara: bandera jaitsierara, hain zuzen. Emozioa eta jendetza nagusi, bandera jaitsieran. Ondoren zezen suzkoari iheska nahikoa lan izan zuten hernaniarrek, eta trago gozo-gozoa pasata, txarangaren erritmoan egin zuten azkeneko pasea.

BANDERA JAITSIERAKO ARGAZKIAK

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!