IRAUPEN eskiko eta eski alpinoko ikastaroa egingo du asteburu honetan Mendiriz Mendi elkarteak, eta ikastaroaren nondik-norakoak azaltzeko, bilera bat egingo dute gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera, taldeko bulegoan (Iturregi plaza, z/g).
Bilera honetan zehaztuko dira ikastaroaren xehetasunak, non egingo den, irteera ordua eta lekua....
Horregatik, ikastaroa egiteko interesa duten guztiak bilerara agertzeko deia egin dute. Agertzeko zailtasunak izanez gero, astelehen, oste-gun eta ostiralean arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara bulegoan egongo direla jakinarazi dute. Bertan, izenemateak egiteko aukera ere egongo da.