Bazkide berriak egiteko kanpaina zabaldu dute

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 11a, 01:00

Hernaniko Arraun Elkarteak bazkide berriak egiteko kan­paina hasi zuen azaroan elkartearen webgunearen bi­tar­­tez, eta horretarako ere pos­­tua jarri zuten Plaza Be­rrin. 

Aralar eta Joxe Marin, formularioak
Orain, Joxe Mari eta Ara­lar taber­netara zabaldu dute au­kera hori, Arraun Elkarteak berak diotenez, «herritar ge­hia­go­rengana iristeko as­moz». Bi taberna horietan utzi ditu Arraun Elkarteak bazkide egiteko formularioak. Eska­tzen diren datuak bete eta tabernan bertan utzi beharko dira; ondoren, Elkartea jarriko da harremanetan bere datuak utzi dituenarekin.
Bazkide egiteak helduen­tzat 20 euroko kostua duela ja­kina­razi dute, eta 10 eurokoa 18 urtetik beherakoentzat. Gainera, bazkide egiten dire­nek dagokien txartela, elkar­teko pina eta pegatina jasoko dute. Horrez gain, deskontua izango dute elkarteko arropa erosterakoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!