Gaur hasiko da Gipuzkoako Bola Txapelketa. Bi tiralditan egingo da, aurrenekoa gaur, Ereñotzun, eta bigarrena, datorren astean Mutiloan. Goizez eta arratsaldez izango da; goizez, 8:30etatik 11:00etara egongo da izena emateko aukera, eta tiraldia 13:30ak arte luzatuko da. Arratsaldez, aldiz, 16:00etatik 17:00etara izango da izenematea. Hernaniko hiru talde izango dira bertan: Elur Txori, Ur Mia eta CD Hernani, bakoitza 6 bolarirekin.