Ojuel-Gorrotxategi bikotea, Altzako txapelketako garaile

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 10a, 01:00

Paul Ojuel eta Aitor Gorro­txategik osatzen duten bikoteak eraman ditu txapelak Ga­bonetan zehar Donos­tiako Altza auzoan jokatu ohi den txapelketan.
Ojuel-Gorrotxategi bikoteak 22-12 irabazi zion Ugalde-Arratibel bikoteari. Baina, ez zen partidu erraza izan. Hasieran, zaila izan zitzaien pelota mugitzea: alde batetik, bi atzelarietako inork ez zuelako pelota menperatzen, eta bestetik, aurrean, Ugalde zeha­tzagoa zelako errematean.
 
Galtzen hasi ondoren, txapelak etxera
Hernaniko bikotea 5-2 eta 9-6 galtzen ari zenean, pelota al­da­keta egin zuten, indar gehiagoko pelota atera zu­ten, eta partidua goitik be­he­ra alda­tu zen. Gorrotxategi na­bar­mentzen hasi zen, Oiar­tzungo aurrelariari parte hartzeko hutsunerik utzi ga­be. Orduan, partidua 9na berdindu zuten, eta ondoren, 15-10 eta 20-12 egin zuten. Partiduaren zati horretan Arratibelek akats asko egin zituen, eta horren ondorioz, Ojuel patxadaz jokatzen hasi zen, gogoz errematatuz eta partiduko tanto hoberenak eginez.
Azkenean, egin zuten ahalegin haundia saritzeko, txapela eraman zuten Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi. 

Oiartzungo Ugalde-Arratibel bikotearen aurka irabazi zuten (22-12) Gabonetan zehar egin zen txapelketan.

Alebin eta infantilak gaur, Hernaniko frontoian
Gaur ere eskupelotaz gozatzeko aukera izango da Herna­niko frontoian. Gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera, aurrez aurre jokatuko dute Pelotarien Taldeko gaztetxoenek: Teje­dor-Lasa infantilek, Behar Zanako­en aurka; eta Egaña-Artola alebinek, zest­oarren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!