«Presoen tratu humanoa defendatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Prentsa ohar bidez, Podemos Hernani Ahal Duguk azaldu nahi izan du zein iritzi eta postura dituen, Sarek gaur Bilbon deitu duen mani­fes­tazioaren harira. Nabarmendu du «Podemos Ahal Duguk elkarbizitzarako agente izaten ja­rraitu nahi» duela, eta «nor­berak erabaki dezala parte hartu nahi duen ala ez».

«Aurrerapen batzuek ez dituzte besteak baldintzatzen»
Alderdiak azaldu du «giza eskubideen eta pertsonen duin­tasunaren defentsak» izan be­har dutela ardatz. «Pau­soak eman dira biktima guztiak eta sor­tutako mina onartuta, baina as­ko falta dira. Aurrerapen ba­tzu­ek ez lituzkete besteak bal­din­­tza­tu behar».
Gaurko manifestazioarekin lotuta, azaldu du: «presoen tratu humanoa defendatzen dugu; esaterako, beren jaio­terrietara gerturatzea, edota haien gizarteratzea erraztuko duten politikak bultzatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!