Bi zauritu bi kotxeen arteko talkan, atzo

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

istripua gertatu zen atzo Hernanin, Txantxilla eta Galarreta lotzen dituen erre­pidean, Laubidieta inguruan.   Arratsaldeko 15:00ak ingu­ru­an gertatu zen zori­txarra, orduan, bi kotxeek talka egin eta bi gidariak, gizona, bata, eta emakumea, bestea, zau­rituta eraman zituzten Donos­tiako ospita­lera. Hiruga­rren bat zeharka jo zuten, baina oso­rik atera zen.

Ezustekoa herenegun, Zinkoenean
Bestalde, ezusteko txikia gertatu zen herenegun Zin­ko­enean. Arratsaldeko 19:20­etan, Agustindarren Plazatik paseatzen zebilen gizon ba­tek konortea galdu zuen, erre­pidera gerturatu zen eta abiadura handiarekin pasa zen kotxeak kolpatu egin zuen. Anbulantziak artatu zuen gizona, baina dena ondo zegoela ikusi eta gizona bere kabuz bueltatu zen etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!