Urteko bigarren partidua jokatuko dute gaur eguerdian Euskal Ligako neskek. Beasaingo emakumeen aurka lehiatuko dira, 12:00etatik aurrera, Zubipen. Antzeko maila duten taldeak dira biak. Izan ere, sailkapenean hamabigarrenak daude hernaniarrak 11 punturekin, eta gorago Beasain, zortzigarren, 18 punturekin.