Bi taldeak kanpoan ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Nahikoa deskantsatuta, eta indarberrituta itzuliko dira kantxara Astigarragako saskibaloi taldeak. Gabonetako etenaren ondoren, aurreneko bi taldeek kanpoan jokatuko dute gaurkoan.

Neskak, Navarro Villosladaren aurka
Gabonen aurreko azken bi partiduak galdu egin zituen Euskal Ligako taldeak. Denboraldiko aurreneko buelta bukatzeko bi partiduren faltan, sailkapen postuen erdian daude neskak, eta pixkanaka gora egiten saiatuko dira. 
Lanik ez zaie faltako, ordea. Gaur bertan, 19:00etan, Navarro Villoslada taldearen kontra ari beharko dute Iruñean; bi postu gorago dagoen taldea.

Mutilak, Bostekoren kontra
Aurreneko probintzialeko mu­tilak, berriz, gaurkoa dute au­rreneko denboraldiko azken partidua; Bostekoren kontra ariko dira, Yoldin, arratsaldeko 20:00etan hasita.  
Hauek ere gogor egin beharko dute lan, bost postu gorago dagoen aurkaria izango baitute gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!