Aurreneko tiraldia jokoan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Hernaniko bolariak prest di­ra, denboraldi berriari ekiteko. Bihar hasiko da Gi­puz­koa­ko Bola Txapelketa,  eta bi tiralditan jokatuko da: aurrenekoa Ereñotzuko bolatokian bihar bertan; eta bigarrena Mutiloan, datorren astean.  Bi tiraldiak batuta brila gehien botatzen dituenak lortuko du garaipena.
Ereñotzuko tiraldian parte hartzeko, goizeko 08:30etatik 11:00etara eman beharko da izena; goizeko tiraldia 13:30ak ingurura arte luzatuko da. Arra­tsaldean berriz, 16:00etatik 17:00etarako ordutegian izango da izena emateko aukera; eta tiraldia gehiago luzatuko da.

Hernaniko hiru talde
Gipuzkoako Bola Txapelketan  14 bola taldek hartuko dute parte, eta horietako hiru Hernanikoak izango dira: Elur Txori, Ur Mia eta CD Hernani. Talde bakoitzean 6 bolari ariko dira, beraz, 18 bolari hernaniarrek hartuko dute parte, guztira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!