Zarkumendegin giro ederra izango da gaur, 16:00etatik aurrera; Gabonen ondoren, zelaira itzuliko da Mundarro, eta Martuteneren kontra neurtuko ditu indarrak.
Sailkapenean gora egiteko gogoz
Denboraldiko aurreneko zatian lan ona egin du Mundarrok; 5 garaipen, 5 porrot eta 4 berdinketarekin, sailkapenean erdi-erdian, 8garren postuan dago.
Hemendik denboraldiaren bukaerara bitartean ere, borrokan jarraitu beharko du, taldea egonkortu eta pixkanaka aurrera egiteko ahaleginean.
Aurkari polita, Martutene
Denboraldiaren aurreneko buelta bukatzeko, Martuteneren kontra jokatuko du Mundarrok, gaurkoan.
Sailkapenean lau postu beherago dago, eta lehia bizia izango da Zarkumendegin, bi taldeei ezinhobeto etorriko baitzaizkie hiru puntuak.