Talde lan ederra eginda, pozik itzuli dira etxera

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Abenduaren 26ko asteburuan, eta urtarrileko aurrenekoan, Azpeitia Cup Txapelketa jokatu da, eta bertan hartu du parte Mundarrok, beste 38 talderekin batera. 
Futbol Eskolako neska-mutil gazteek, 2005ean jaiotakoek osatu dute taldea, eta ekainean jokatuko den finalerako sailkatu ez badira ere, sailkapen fasean emaitza oso onak lortuta bueltatu dira etxera.

4 irabazi, 2 galdu eta 1 berdindu
Txapelketa bi asteburutan jokatu da Azpeitian, 39 talderen artean.
Aurreneko sailkapen fasean, hiru partidu irabazi zituen Mundarrok, eta bakarra gal­du: Zuamaiaren aurka 4-0 ira­ba­zi zuen; Anaitasunaren kon­tra, 2-0; eta Danena Ama­ro­zen kontra, 2-1. Lagunak taldea izan zen Mundarrorik irabazi zion bakarra, 1 eta 0.
Emaitza horiekin, pasa den asteburuan bigarren sailkapen fasea jokatu zuten astigartarrek, baina zorte gutxiago izan zuten. Bansanderren aurrean 0-6 galdu zuten; Lemoaren kontra, bina berdindu; eta Touringi 0-1 irabazi.

Finala, ekainean
Finalerako sailkatu dira Aurrera Ondarroa, Bansander, Comillas eta Padura, eta ekainean jokatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!