Negurako egur loteak eskatzeko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Zabaldu da negurako egur loteak eskatzeko epea. Urta­rrilaren 15era arte egin ahal izanen dira eskaerak, udale­txeko idazkaritzan.

Izena emateko, hiru datu
Izena ematerakoan hiru datu zehaztu behar dira: eskatzailearen izen-abizenak, kontu korronte zenbakia, eta egurra non jaso nahi den. Izan ere, egurra etxera ekarriko da, eta zehazten den lekura.
Informazio gehiago behar izanez gero, udaletxeko webgunean begiratu: www.goizueta.eus, edo bertara deitu: 948 51 40 06.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!