Lujanbio eta Iturriagarekin bazkaria

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Bertso bazkaria antolatu du Ipintza sagardotegiak hurrengo iganderako, hilak 17. Eguerdiko 14:00etan hasita, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek girotuko dute bazkaria: sarrerakoa, bakailu en­tsalada epela, legatz errea, txuleta patatekin, postrea eta kafea. Sarrerak salgai daude 30 eurotan, Ikatza tabernan eta Ipintzan: 688 811 724/ipintza@ipintza.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!