«8.688.257,60 euroko aurrekontua aurreikusi da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Udal Gobernu Taldeak  asteartean egin zen Ogasun ba­tzorde informatiboan aurkeztu zuen 2016ko aurrekontuen zirriborroa, eta «zuzenketak egiteko epea irekita» dagoela azaldu du. Aurtengo aurrekontuaren zenbatekoa «8.688.257,60 eurokoa izango dela aurreikusi da».

«EAJ-PNVren gobernuak ia bi milioi euro inbertsioetara bideratuko ditu»

Zarkumendegira bidegorria, eta kiroldegiaren bigarren fasea, inbertsioetan
Aurrekontu horren zati bat inbertsioetara bideratu duela azaldu du Gobernu Taldeak. Inbertsio horietako batzuk izango dira, adibidez, bidegorria eta kiroldegiko obraren bigarren fasea.
«Esanguratsua da EAJ-PNVren gobernuak ia bi milioi euro inbertsioetara bideratuko dituela. Kopuru honi esker, udalak proiektu ezberdinak martxan jarriko ditu, esaterako, bidegorria Zarkumendegi futbol zelairaino eraman, eta kiroldegiaren bigarren fasea gauzatu, hartara muskulazio eta fitness gela birkokatu eta hobetzeko».

Aurrekontu partehartzaileetako bilerak egingo dira urtarrilean zehar.

«100.000 euroko partida mantenduko da aurrekontu partehartzaileak lantzeko»
Inbertsioetara bideratutako partidaz gain, Udal Gobernu Taldeak nabarmendu nahi izan du mantendu egin duela aurrekontu partehartzaileak lantzeko partida; 100.000 euro jaso dituzte horretarako, in­bertsioen partidan.
«Aurreko urteetan egin den antzera, inbertsioen atal berean, 100.000 euroko partida mantenduko da aurrekontu partehartzaileak lantzeko. Ko­puru hori zertan inbertitu erabakitzeko aukera emango die Udal Gobernuak astigartarrei. Urtarrilean zehar Astigarra­ga­ko auzo ezberdinetan bilerak antolatuko ditu Udal Taldeak, parte hartu nahi duten biztanleak gerturatu daitezen, eta euren ekarpen eta proposamenak egin ditzaten».
Azkenik, nabarmendu dute «ondasun arruntei eta zenbait zerbitzuri bideratutako gastuaren gehikuntza aurreikusi» dutela, «azpiegituren eta urbanizazioen hornikuntza, garbiketa eta mantentze la­nak sustatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!