Haur-masaje tailerreko aurreneko saioa

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Hazi eta Hezin, Apeztegi plazako aurrenekoan, emango da hitzaldia, 11:00etan hasita, haur jaioberriei masaje terapeutikoak ematen ikasteko.
Gaurkoa aurreneko saioa izango da; hurrengoa, hilaren 23an izango da. Doan bada ere, izena eman behar da, toki falta dela eta: www.hazietahezi.org, 943 33 08 79 edo ha­zi­etahezi@hazietahezi.org.
Trebatutako profesionalek emango dituzte bi hitzaldiak, eta gurasoei zuzendutakoak izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!