Uste baino gertuago daude Inauteriak, eta AEK euskaltegian hasi dira prestaketa lanetan. Horregatik, Zilegi Eskola antolatu dute hilaren 13 eta 14an, fantasiazko eta efektu berezietarako makillaje teknikak ikasteko. Izena ematea beharrezkoa da, eta saioak hiru euro balio ditu: zilegieskola@aek.eus edo 607 61 06 87.
Bi egun aukeran
Aurreneko saioa hilaren 13an emango da, Nabarra Oñatz kaleko AEKren lokalean, 09:30etatik 11:30etara. Arratsaldez nahiago dutenek, berriz, hilaren 14an izango dute aukera, 19:00etatik 21:00etara.
Hilaren bukaeran, ogi ekologikoa
Hil honetarako beste ikastaro bat ere antolatu du AEK euskaltegiak. Urtarrilaren 26 eta 28an ogi ekologikoa egiten ikasteko aukera izango da, Zipotza elkartean; 09:30etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Informazio gehiago, AEK euskaltegian.