Gabonak atzean utzi, eta urte berrirako ekintzak prestatu dituzte Gaztelekuan.
Gaur, pintxo lehiaketa egingo dute, nork bere abileziak erakutsi ditzan. Bihar, berriz, Zein da zein? jolas ezagunarekin entretenitzeko aukera izango dute.
Bestalde, hilabete osoko egitaraua ere osatu dute: datorren asteburuan, adibidez, egutegiak egiteko eskulanetan ariko dira, eta baita Zu protagonista tailerrean ere. Aurrerago, Pin Pon txapelketa, sukaldaritza tailerra, futbito txapelketa edota zine saioa ere izango dira.