Emakumezkoen Euskal Ligako partidua jokatu zen atzo Zubipen, Hernani eta Beasaingo nesken artean. 0-1 galdu zuten hernaniarrek, eta hiru puntu eraman zituzten beasaindarrek Goierrira. Partidu gogorra hasi baino lehen, bi taldeek minutu bateko isilunea egin zuten duela hiru egun hil zen Juan Carlos Samaniegoren, Tximist, omenez. Tximist Realeko teknikoa zen egun, baina talde hernaniarretan ere ibilia zen.