‘Txanogorritxu’, kultur etxean igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 01:00

Haurrentzako antzerkia izango da igandean, kultur etxean. Txanogorritxu antzezlana eskainiko dute Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Leire Ucha, Andrea Covadonga eta Olatz Ganboak, ipuin klasikoa gaurkotuta eta antzerkia, dantza eta abestiak elkartuz. Sarrerak salgai daude www.astigarraga.eus web orrian etzi arte; eta egunean bertan, kultur etxean ordubete lehenago hasita: 2,5 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!