Lehengo urteko arrakasta ikusita, aurten ere sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa izanen da Umore Ona elkartean. Intxaurrondoko makrobiotika elkarteko Gorka Gereño izanen da irakaslea.
Ikastaroa hiru egunetan emanen da, Umore Ona elkartean, eta gaurkoa da izena emateko azken eguna; Amaia kafetegian egin behar da, 45 eurotan.
Aurreneko saioa, asteazkenean
Ikastaroa hiru egunetan emanen da, Umore Ona elkartean; hilaren 13, 20 eta 27an, 18:30etatik 21:30etara.