Ur-mia elkarteak jakinarazi du bi hitzordu zehaztu dituztela dagoeneko, Santa Ageda bezperan etxez etxe kantatu beharreko koplak ikasi eta entsaiatzeko. Urtarrilaren 22an eta 29an egingo dira entsaio horiek, 21:00etan Ur-mia elkartean, eta jendeari animatzeko dei egin diote: «jan-edanean, kantari eta koplatan atsalde ederra pasatzen da!».