Txirrindulari astigartarrek ez zuten zorte haundirik izan lehengo asteburuan, baina gaur, aukera berri bat izango dute puntuak biltzeko; 16:00etatik 20:00etara jokatuko da, Anoetako Belodromoan, Challenge Txapelketako azken aurreko jardunaldia. Sailkapen orokorrean ondo dabiltza, eta horri eustea izango dute helburu.
Ikusleentzako sarrera doan izaten da, eta animatzera joateko dei egin dute.
Alebin eta infantilen entrenamendu hasiera
Bestalde, alebin eta infantilak astearte eta ostegunetan entrenatzen hasiko dira, 18:00etan Belodromoan, otsailean hasiko den denboraldirako.