Lau hernaniar finalerdietan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa jokatzeko sailkatu dira Hernaniko lau pelotari. Hiru partidak gaur jokatuko dira, Iruran: kadetetan, Arizmendi Oiarperen kontra ariko da: jubeniletan, Xabat Pagolak jokatuko du En­dika Arizmendiren kontra; eta maila berean, Ander Lazkanok, Ilun­peren aurka neurtuko ditu indarrak. Partiduak 15:15etan hasiko dira.

Bestalde, Hernaniko pelotariek hiru txapelketa hasiko dituzte asteburuan: errendimenduko pelotariek Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute, binakako modalitatean; kadete, jubenil eta seniorrak Udaberri torneoan hasiko dira; eta Hernaniko pelotari onenek Euskal Herriko txapelketa hasiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!