Buruz Buruko txapelketako lau onenek hasi zuten Gabonen bueltan, Master Txapelketa: Barrenetxea hernaniarrak, eta Endika, Uterga eta Urrizak. Azken bi hauek dira hain zuzen, gaur jokatuko den final haundirako pasea lortu zutenak. Material aukeraketa asteartean egin zuten, errege bezperan, eta bi erremontistak pozik azaldu ziren aukeratutako pelotekin. Urrizak aukeratu zituen lehendabizi, eta azaldu zuenez, bere lotean mota guztietako pelotak aurkitu zituen; Uterga ere pozik zegoen aukeraketarekin, udako peloten antza hartu diela azaldu zuen.
Final haundia izatea espero da gaurkoa, ikusgarria, izan ere, jakina da bi erremontisten artean dagoen pikea. Hirugarren finala jokatuko dute elkarren kontra, eta Utergak azaldu duenez, udan jokatutako finalaren errebantxa bilatuko du gaurkoan: «errebantxa nahi dut. Ligaxkan espero baino errazago irabazi ninduen, eta finalean lan gehiago eman banion ere, berak irabazi zuen. Partidu ona egitea espero dut. Urrizak bestalde, badaki faboritoa dela, baino horrek ez omen ditu tantoak ematen: «berak errebantxa gogoa du, eta orain bi aste paliza ederra eman zidan frontoi motzean» Bien esanetan, gaurko finala ezberdina izango da. Urrizaren esanetan,: «binakakoak txapela gosez utzi nau, eta arantza hori atera nahi dut». Utergak dio «finalerdian ondo sentitu nintzen, bikoteka ez bezala».
Finala, Galarretan
Bi erremontistek dute helburu, final ona jokatzea. Galarretan izango da finala, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena.