Garazi Urdangarin garaile, Gabonetako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 8a, 01:00

EMAKUMEA Pilotari egitas­moak antolatuta, urtero jo­katzen den Gabonetako Txa­pelketa egin zen abenduko azken egunetan.
Hamairu jokalari herna­niarrek parte hartu zuten abenduaren 29an, Oiartzunen joka­tu zen  txa­pelketako sail­ka­­pen fase­an: infantil maila­ko lauk, eta alebin mailako bederatzi neskak. Hainbat partidu jokatu zituzten de­nek, eta horie­tako hiruk fina­­lerako sailkatzeko aukera izan zuten: Antxe eta Garazi in­fantilek, eta alebin maila­ko Joanak, hain zuzen.
Abenduaren 31n izan zen finala Atano III.ean, eta Gara­zi Urdangarin izan zen infan­tiletan irabazle. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!