HILABETE hasiera da, eta beti bezala, egutegi berria kaleratu du Gazte Txokoak. Pasa diren egunetan hainbat ekintza egin ondoren (futbolin txapelketa, Nairobitarrak jolasa, altxorraren bila herrian zehar...), ping pong lehiaketa egingo dute gaur arratsaldean. Bihar, aldiz, natxo mexikarrak prestatuko dituzte sukaldaritza tailer berezian, eta etzi, youtuberi buruzko ekintza egingo dute.
Hernaniko gazteei, ateak irekita
Gazte Txokoko lokala Artistizabal kalean dago, eta asteartetik igandera dago irekita ikasturtean zehar, arratsaldeko ordutegiarekin: asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara irekitzen dute; eta ostiraletik igandera, 16:30etatik 20:30etara. Gazte Txokoko lokala eta bertan antolatzen diren ekintzak, 11-17 urteko Hernaniko gazte guztiei zuzenduta dago.
URTARRILEKO EGITARAUA
Gaur: Ping Pong
Bihar: Sukaldaritza (Natxoak)
Igandea: Youtube (mundua ezagutzen)
Urtarrilak 12: Euskal Herriko puzzlea
Urtarrilak 13-14: Kutxa tailerra
Urtarrilak 15: Uno jolasa
Urtarrilak 16: Bla, bla, bla
Urtarrilak 17: Futbolin txapelketa
Urtarrilak 19-21: Munduko murala
Urtarrilak 22: Bla, bla, bla
Urtarrilak 23: “Ahorkado”
Urtarrilak 24: Astigarragara bixita
Urtarrilak 26: Wii-a
Urtarrilak 27-28: Kamixeta tailerra
Urtarrilak 29: Hernaniko emakumeak
Urtarrilak 30: Master txef
Urtarrilak 31: Bla, bla, bla