URTERO bezala, Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik errezitaldiaren seigarren edizioa antolatu dute. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
«Espetxe borrokak eta kaleko sustengua» izango da aurtengo errezitaldiaren ardatza, eta presoen testuak izango ditu oinarri.
Antolatzaileek azaldu nahi izan dute errezitaldia egitearen arrazoia: «Luzea da senideek, presoek eta hauen eskubideen alde, herritarrek egin duten bidea».
Manifestazioa bihar, Bilbon eta Baionan
Hain zuzen, euskal presoen eskubideen alde manifestazioa egingo da bihar, arratsaldeko 17:00etan, Bilbo eta Baionako kaleetan zehar.
Bilboko deialdira joateko, autobusak antolatu dituzte Hernanitik. 15:00etan aterako dira Atsegindegitik, eta txartelak salgai daude jada Txili, Garin eta Zintzarri tabernetan, 10 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna gaur da, hiru tabernetan.