Turroiaren eragina agerian, azken jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 6a, 01:00

Gabonetan izan arren, txi­rrin­dulari astigartarrek la­ne­an jarraitu dute, eta la­run­ba­te­an, Gipuzkoako Challenge Txa­pelketako seigarren jar­du­nal­dia jokatu zuten. Ez zi­tuz­ten, ordea, oso emaitza onak lortu.

Kadeteak, juxtu
Kadeteetan, Tomas Otermin eta Telmo Semperenak aur­ka­ri oso gogorrekin egin zu­ten topo. Denera, hiru proba egin zituzten: danesa proban, ez zuten punturik lortu, hu­rrenez hurren 11garren eta 14garren sailkatu batiziren; scratch proban ere ez zuten punturik lortu, 11garren eta 17garren egin baitzuten; eta azken proban, puntuazio­ko­an, Telmo Semperenak pun­tua lortu zuen, 10garren sai­l­ka­tuta, baina tarteko espri­netan ez zuen gehiago lortu.

Juniorrak ere, antzeko
Urko Semperena juniorrak, berriz, seigarren postua lortu zuen japonesa proban, eta 8garrena, scratch-en. Hala ere, puntuazioko proban erretiratu egin behar izan zuen.

Sailkapen orokorrean, ondo
Emaitzak espero bezain onak izan ez baziren ere, sailkapen orokorrean postu onetan man­tentzea lortu dute as­ti­gar­tarrek, eta larunbat ho­ne­tan, txapelketako azken au­rre­ko jardunaldian, hobe­tze­ko ahalegin guztia egingo dute.

Alebin eta infantilen entrenamenduak, martxan
Bestalde, alebin eta infantil mailako txirrindulariak, Ta­sio Semperena eta Jaime Ro­me­ro astigartarrak tarteko, hi­ru hilabete pasa dituzte gin­kanak egiten, eta orain, bi­zikletarekin entrenatzen ha­siko dira; astearte eta os­te­gu­netan elkartuko dira, 18:00e­tan belodromoan, otsai­lean hasiko duten denboraldirako prestatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!