Autobuseko txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 7a, 01:00

Sare eta Bagoaz mugi­men­duek euskal pre­so­en aldeko urteroko mo­bi­lizaziorako de­ia egin dute larunbat honeta­rako, urta­rrilaren 9a, Mugi daitezen harriak, lelo­pean. 17:00etan hasiko dira  anto­latutako bi mani­festazioak. Bata, Baionan izango da, eta bestea, Bilboko kaleetan barrena.
Autobusa, Hernanitik Bilbora joateko
Bilboko manifestaziora jo­a­teko autobusak antolatu di­tuzte, Hernanitik. 15:00etan aterako dira Atsegindegitik, eta txartelak jada salgai dau­de Garin, Txili eta Zin­tzarri ta­bernetan, 10 euroan. Eros­teko aukera ostiral arte izan­go da hiru tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!