ZUMITZA Txirrindulari Triatloi taldeak urteroko zita jarri du gaurko, txirrindularitza lizentzia berriak egiteko. Zumitza tabernan izango da aukera hori, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Lizentzia berriak egiteko 120 euro ordaindu beharko dira, momentuan bertan. Lizentzia berritu nahi dutenek, aldiz, 120 euroko ingresoa egin beharko dute Kutxabankeko kontu korronte honetan: 2095 5041 11 1073726274. Azken hauek ordainagiria eraman beharko dute gaurko zitara.