gaur irekiko dute KZgunea oporren ondoren, eta, hemen ere, ekintzez lepo hasiko dute urtea. Zazpi ikastaro antolatu dira hilabete honetarako, eta bi aukera egongo dira IT Txartela egiteko; aurrenekoa gaur arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara. Bigarrena, aldiz, hilabete bukaera aldera izango da, urtarrilaren 26ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Mota guztietako ikastaroak, euskeraz eta gaztelaniaz
KZguneko urteko lehenengo bi ikastaroak bihar bertan izango dira, hilak 8. Erosketa seguruak Interneten eta Skype: Munduko edozein lekuetara dohainik deitu izenburupean, ikastaro laburrak izango dira biak, 2 ordukoak, goizeko ordutegiarekin, 11:00etatik 13:00etara. Lehenengoa euskeraz izango da; bigarrena, aldiz, gaztelaniaz.
Datorren astelehenean hasiko dira antolatutako hiru ikastaro: Internet KZgunea kurtsoa, Google Apps ikastaroa eta Ofimatika kurtsoa. Aurrekoak baino luzexeagoak izango dira, 20 ordu ingurukoak denak. Facebook eta Irudiari buruzko ikastaroak izango dira azkenekoak, eta urtarrilaren 25ean eta 20ean hasiko dira, hurrenez hurren.
Interneten, izenematea eta aukera gehiago
Online formakuntza ere eskaintzen du KZguneak, informazio gehiagorako jo ezazu haien webgunera: www.kzgunea.eus. Bertan, aurrez aurreko ikastaroetan izena emateko aukera ere badago.
URTARRILEKO IKASTAROAK
Internet KZgunea kurtsoa
Urtarrilak 11-22, 09:00-11:00
20 ordu. Euskeraz
Erosketa seguruak Interneten
Urtarrilak 8, 11:00-13:00
2 ordu. Euskeraz
Google Apps ikastaroa
Urtarrilak 11-20, 11:00-13:00
16 ordu. Gaztelaniaz
Facebook ikastaroa
Urtarrilak 25-28, 16:00-18:00
8 ordu. Gaztelaniaz
Skype
Urtarrilak 8, 11:00-13:00
2 ordu. Gaztelaniaz
Irudia ikastaroa
Urtarrilak 20-29, 18:00-20:00
16 ordu. Gaztelaniaz
Ofimatika kurtsoa
Urtarrilak 11-22, 16:00-18:00
20 ordu. Gaztelaniaz
IT Txartela
Urtarrilak 7, 16:00-18:00
Urtarrilak 26, 11:00-13:00