HILERO bezala, urtarrilerako ere odola emateko eta organo donante egiteko zita luzatu dute Hernaniko odol emaileek. Oraingo honetan, gaurko jarri dute hitzordua, eta ez astearterako, ohikoa den be–zala. Anbulategian izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
Nork eman dezake odola?
Odol emaile herritar gehienak izan daitezke, nahiz eta badiren hainbat baldintza, bete beharrekoak: 18 eta 65 urte bitartekoek besterik ezin dute emaileak izan; gainera, 50 Kg baino gehiagoko pisua izan behar du; tentsioa ere garrantzitsua da: behekoa 50 eta 100 mm Hg artean izan behar du, eta goikoa, 100 eta 180 mm Hg artean; baita hemoglobina balioak ere: emakumeek 12,5 gr/litroko baino gehiago, eta gizonek 13,5 gr/litro gainetik.