Sorosle eta lehen sorospen ikastaro berria antolatu du Hernanin DYA Gipuzkoak. Urtarrilaren 18an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du, otsailaren 5era arte. Ikastaroa astelehenetik ostiralera emango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Inmakulada Ikastetxean.
Ikastaroan izena emateko ez da beharrezko aurretik gaiari buruzko ezagutzarik izatea, egunerokotasunean aurki ditzazkegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko baita. Ikastaro amaierako probak gainditzen dituenak, DYAko Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Matrikularen kostua 110 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua denez, lehenbailen eman behar da izena, 943 46 46 22 telefonoan.
Tailerra bihar, Inmakuladan
Horrez gain, Bihotz Biriken Suspertzearen teknikari buruzko doako tailerra antolatu du DYAk. Bihar izango da 16:00etan, Inmakuladan.