Oier Andueza presoaren erakusketaren azken eguna da gaur. Abenduaren 21etik izan ditu Anduezak bere margolanak Biteri Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, eta gaur azken aldiz ikusi ahal izango dira, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.
Oier Andueza durangarra 2001eko otsailean espetxeratu zuten, eta ordutik ekin zion pinturari. Gai ezberdinak lantzen ditu Anduezak bere margolanetan, baina badute gai komun bat; izan ere, jendea margotzea gustatzen zaio.
Bihartik aurrera, eskultura
Anduezaren erakusketa bukatuta, bihartik aurrera, Jose Mari Igerategiren egur eskulturak egongo dira ikusgai Biteri Kultur Etxean, 18:00etatik 21:00etara.