«Zer ekarri dizute Erregeek?» Galdera hau da gaurko egunez haurrek gehien entzungo dutena. Errege Magoak etorri dira gaur, ordu txikitan; baina Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrerarekin badoaz, beste urte batez, Gabonak.
Erregeei ongietorria eta azken eskaerak, atzo
Gabonei bukera ezinhobea emateko, Errege Magoak ibili ziren atzo Hernaniko kaleetan barrena, goxokiak bota eta bota, Hernaniko txistulariek eta Musika Bandaren erritmoa jarraituz. Bukatzeko, udaletxeko arkupetan egin zuten geldialdia eta han jaso zituzten haurren muxu goxo-goxoak eta haien azken eskaerak.